XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ERRAUSKIN, ERRAUSKIN
1.- Dindindan Jauregian gaur gauerdian,
dantzak utzi eta joateko garaia.
Dindindan Jauregian gaur gauerdian,
Oi enetxo gaueko hamabiak
.

Errauskin, Errauskin
hautsetan zikin.
Errauskin, Errauskin
saminak samin.
Errauskin Errauskin
ezkontzak egin
Errauskin, Errauskin
Printze batekin
.

2- Maitemindurik dago Printze gaztea,
gure Printzesa polita ikustean.
Atoz bai niregana, ene maitea,
zu zara argiena izartean
.

3.- Marionak badaki zein ona zaren,
ez izan penarik aldegin arren.
Oi Mari xarmangarri, denon zoramen,
Printzea badator zure ondoren
.

MARI ERRAUSKIN Ipuin honetako gaizkileak ez dira anaia zaharrak, bi haizpordeko baizik.

Narratsa zela, zikina zela eta han zeukaten Mari Errauskin gaxoa lanean beti, izkutuan beti.

Baina munduko gauza izkutuenak ere argiak izaten ziren Mariona batentzat, eta bi harroputzek bere zigorra jasoko dute eta Mari Errauskinek, txintxoa zelako, a zer saria bereganatu ahal izan zuen! dantzatuz eta zapatatxoa galduaz, Printzea berarekin ezkondu!